martes, 18 de septiembre de 2012

Leioa Kampuseko ikasgelen obrek aldaketak jasan dituzte

2011ko Azaroaren 29an hasi ziren obrek  hainbat aldaketa jasan dituzte Euskal HerrikoUnibertsitateak aginduta. Proiektu honetarako berrikuntza zehatz batzuk egitea pentsatuta zegoen: ikasteko 9 gela, jantoki bat eta kopistegi bat, hain zuzen ere. Dagoeneko ikasgelak bakarrik eginak daude, baina ez hasieran erabaki  zen moduan. Izan ere, 9 gela eraiki beharrean, 7 egin dituzte. Bestalde, kopistegiari dagokionez, hau lekuz aldatu behar izan dute bestelako obrak zirela eta.

10 hilabatez lanean jarduten ari dira  Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Gizarte Zientziak eta Komunikazio Fakultateen artean dagoen edifizioan. Bertan lanean dabilen Iñaki Díaz de Zero produkzio buruak adierazi duenez, guztira 54 pertsona dira fakultatearen leku zehatz horretan lanean dabilenak. Bestetik, lana eta denboraren kontuei dagokienez, ez dutela “istilu” handirik izan aitortu du.

           Honen segidan, fakultatean ikasten dabilen gazte batek obra hauek ez dituztela oztopo handirik suertatzen azpimarratu du. Are gehiago, kampusaren irisgarritasuna hobetzeko, aurrerapauso oso garrantzitsua izango dela pentsatzen du. 


EHUko errektoreordetzak ekialdeko aparkalekutik unibertsitatera sartzeko zubia erabiltzeko eskatu du



                                                                                          Mikel Santiso

    Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordetzak Leioa-Erandio Campuseko erabiltzaileei ekialdeko aparkalekutik kanpus barrura sartzeko zubia erabiltzeko eskatu die. Eskaera hau, prentsa ohar baten bidez zein ikasle bakoitzari bidalitako posta elektronikora bidalitako mezuen bidez helarazi dute.

    Medikuntza Fakultatearen aurreko aparkalekuan egiten ari diren zaharberritze lanak direla eta, “ia 800 auto inguru” desbideratu behar izan dituzte unibertsitateko kiroldegi zein atletismoko pista inguruetara: “leku horretan aparkatzen dutenek, errepidea zeharkatu behar dute unibertsitatera iristeko, beraz, arren eskatzen diogu ikaslegoari zubia erabili dezatela”, adierazi zuen Bizkaiko Campuseko errektoreorde den Carmelo Garitaonaindia jaunak.
           
    Unibertsitateko segurtasun pribatuko langileek adierazi dutenez, biribilgunean Ertzaintzaren autoa eta bizpahiru polizia egoteak, “errespetua” sortarazi du jendearengan, eta iaz aparkalekutik unibertsitatera sartzen ziren ikasleen ia %90ak errepidea zeharkatzen zuten bitartean, gaur egun, erabiltzaileen %80ak zubitik igarotzen du errepide nagusia. Segurtasun arduradunek gaineratu dute, errepide nagusia gurutzatzeak, isunak ekarri ditzazkeela, eta hori dela eta, tentuz jokatzen ari dira ikasleak kurtso hasiera honetan.
       


EHU-ko ikasle bat, zubia gurutzatzeko gertu.

martes, 11 de septiembre de 2012

Iberdrola euskal enpresak, 750 milioi euroko diru sarrerak bermatuko dizkion eragiketa ekonomikoa gauzatutzat eman du

            Iberdrola euskal enpresak, 750 milioi euroko diru sarrerak bermatuko dizkion eragiketa ekonomikoa gauzatutzat eman zuen bart. Energia alorraren gailurrean dagoen enpresa honek, orain dela hilabete batzuk jaulkitako bost urteko epe mugara eskainitako bonoen salmentaren itxiera egin zuen atzo, horrela hurrengo urteetarako enpresak izan behar duen kaudimen ekonomikoa bermatuz eta inbertsio berriak egiteko aukera zabalduz.